viernes, 14 de febrero de 2014

Solidaritate astea!

Aste hau solidaritate astea izan da eta hainbat ekintza egon dira eskolan. Bidezko merkataritzaren azoka txiki bat egin dugu eta diru asko lortu dugu. Hurrengo astean ez da egongo baina norbaitek zeozer erostea nahi badu, guri esan behar digu. Guk eskatu egingo dugu eta astelehen edo astearterako hemen egongo da.

Honetaz aparte, beste hainbat ekintza egon dira. Bideoak eta filmak ikusi ditugu eta gaur, ordubatetan frontoian, arroza jatera joango gara ikasle batzuk. Hiru euro ordaindu behar izan ditugu eta diru hori herrialde txiroentzako bidaliko dugu. Bazkari honetan irakasleak ere egongo dira eta denak elkarrekin jango dugu. Bazkarian gauden bitartean bideo polit batzuk ikusiko ditugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario