viernes, 6 de junio de 2014

Uda heldu da!

Uda oso gertu dago eta gure klaseak amaitzeko oso egun gutxi falta dira. Dena gainditu dutenek libre daude eta besteek hurrengo astean amaituko dituzte azterketak. Hau guztia ospatzeko, 4.mailako ikasle guztiak hurrengo asteazkenean hondartzara joango dira eta oso egun ona pasatuko dute bertan! Heltzerakoan, hainbat argazki eskegiko ditugu eta zuek ikusi ahal izango dituzue!

lunes, 2 de junio de 2014

DURANGOKO EUSKAL ASTEA 2014

Ongi dakizuenez, pasa den barikutik Durangon Euskal Astea ospatzen ari da.
Euskal Astea aste oso berezia izaten da Durangarrentzat, bertan hainbat ekintza eta dantzaldi antolatzen direlako, baina batez ere, antzerki saio asko egoten dira. Ekintza garrantzitsu bat, umeentzako Herri Kirolak izaten dira eta Durangoko eskola guztiak parte hartzen dute.
Aurten espero dugu eguraldi ona izatea, pasa den urtean euri asko egin zuelako.
Durangora etorri Euskal Astea ospatzera!

viernes, 30 de mayo de 2014

INDARKERIARIK EZ !

Indarkeriaren biktimen familiei "banan-banakako arreta" ematen hasiko da Jaurlaritza.



Datorren astetik aurrera jarriko da biktimen familiekin harremanetan Hernandok zuzentzen duen departamendua, eta urte amaiera bitartean arituko da zeregin horretan. EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak biktimen inguruan egindako azterlanaren ondorioz sortu da Gertu programa. Lehen fase honetan, indarkeriaren biktimekin harremanetan jarriko da gobernua, baina aurrerago beste biktima guztietara ere zabalduko du programa.
HAUXE GELDITU BEHAR DA !!!!

jueves, 8 de mayo de 2014

ASTELEHENEKO ELIZA ORDUA

Datorren astelehenean, zehazki 12-an, Andra mariko elizara joango gara ikastolako hainbat kurtso.Bertan, eukaristia ospatuko dugu eta dantzariak ere gongo dira. Jende asko hurbilduko da bertara eta oso polita izango da.
GONBIDATUTA ZAUDETE, astelehenean goizeko 9etan!
Jesuitetako dantzariak egongo dira elizan eta eukaristiari txispa emango diote.

AMAITU DA ONENA!!!

Bukatu da gure ikasbidaia, Bartzelonan hiru egun pasatu ditugu iada eta berriro klaseko ohiturak berreskuratu ditugu.Informazio gehiago utziko dugu IKABIDAIA atalean, pasatu zaitezte ataletik eta gozatu bertan utzitako informazioarekin eskerrikasko!

viernes, 11 de abril de 2014

Laboratorioko ikerketa!

Pasa den astelehenean laboratorioko ikasleak txango bat egitera joan ziren astolako errekara. Gaur beste talde bat doa eta hainbat ikerketa egingo dituzte. Lan guztia amaitzerakoan hainbat argazki ikusteko aukera izango duzue!

jueves, 27 de marzo de 2014

San Jose Jesuitetako jaiak!

Pasa den astean gure ikastolako jaiak izan ziren eta hainbat ekitaldi egon ziren bertan! Umeentzako jokuak egon ziren, futboleko eta saskibaloiko partiduak eta baita janaria saltzen zuten hainbat postu.
Ostiral arratsaldean jaialdia izan zen eta kurtsoko hainbat klase hartu zuten parte. Dantza ugari ikusi genituen eta oso ondo prestatuta gainera.
Larunbat gauean afaria izan zen eta gero berbena egon zen ikasle txikientzako. Gure jaiak oso pozik amaitu genituen dantza, abesti eta barre artean!

Eskerrikasko http://elepaoikt.blogspot.com.es/2011/03/san-jose-jesuitak-2011.html argazkiagatik!

lunes, 24 de marzo de 2014

Iñaki Azkunari azken agurra.

2014-ko Martxoaren 23 - an ( Domeka ) Iñaki Azkuna hil zen. Bilboko alkatea zehazki. Jende asko batu da " Teatro Arriaga de Bilbao " - en, Iñaki azkunari azken agurra emateko. 
Bertara joan den jendea, oinez joan da, Santiagoko Katedraleraino. Bertan jende ugari zegoen. Benetan ikusgarria nola maite zion Bilboko populazioak Iñaki Azkunari.




Informatika lana

Kalera rock-eko musika


Link-a:

Pablo Larrinagak igo du youtubera baina lana David Jimenez, Egoitz Alavak eta Pablo Larrinagak egin dute.


jueves, 20 de febrero de 2014

Itsasoaren haserrea .

Azken bolada honentan Euskal Herriko kostan ondamendi asko egon dira olatuen ondorioz.
Orain dela urte asko ez zela holako antzekorik ikusten.Olatuek arrastoa utzi dute kostalde osotik.
Larrienak Donostia, Lekeitio eta Bermeo.Orain lanean ari dira hurrengo zikloiari aurre egiteko.



viernes, 14 de febrero de 2014

Solidaritate astea!

Aste hau solidaritate astea izan da eta hainbat ekintza egon dira eskolan. Bidezko merkataritzaren azoka txiki bat egin dugu eta diru asko lortu dugu. Hurrengo astean ez da egongo baina norbaitek zeozer erostea nahi badu, guri esan behar digu. Guk eskatu egingo dugu eta astelehen edo astearterako hemen egongo da.

Honetaz aparte, beste hainbat ekintza egon dira. Bideoak eta filmak ikusi ditugu eta gaur, ordubatetan frontoian, arroza jatera joango gara ikasle batzuk. Hiru euro ordaindu behar izan ditugu eta diru hori herrialde txiroentzako bidaliko dugu. Bazkari honetan irakasleak ere egongo dira eta denak elkarrekin jango dugu. Bazkarian gauden bitartean bideo polit batzuk ikusiko ditugu. 

viernes, 7 de febrero de 2014

KALERA ROCK

KALERA ROCK

Otsailaren 22an azken urteotan famatua bihurtu den musika eguna ospatuko da Durangon, Kalera rock izenekoa.

11 euskal musika talde famatu egongo dira:
-Reincidentes
-Esne Beltza
-Gose
-Itziarren Semeak
-McOnak
-Trikizio
-Urtz
-Arkada Social
-Ze esatek!
-Boikot
-Kauta

Sarrerak:
Durango,Elorrio,Ermua,Abadiño,Gernika,Zornotza,Lekeitio,Bergara,Eibar,
Donostia,Gasteiz eta Iruñea.

jueves, 6 de febrero de 2014

KONBIBENTZIAK

Atzo eta gaur egin ditugu kurtso honetako konbibentziak, Axpeko etxe batean. Ikasleok oso ondo pasatu dugu eta pena handia eman digu konbibentziak amaitzea.
Atzo, lehenengo eguna, hainbat bizitzako kasuetaz hitz egin genuen eta gaur, bigarren eta azken eguna, ametsetaz eta Jainkoaren presentziaz hitz egin dugu. Han itzelezko ikuspegiak izan ditugu eta gaur bakarrik egoteko momentu bat izan dugu leku horretaz gozatzeko eta gure arazoak alde batera uzteko.

viernes, 10 de enero de 2014

OTZARAREN SARIDUNA.


OTZARAREN SARIDUNA

Urtero bezala,  4DBH-ko Durangoko Jestuitak ikastetxeko ikasleak bi otzara prestatu ditugu ikasbidaiarako dirua batzeko. Urte honetan sariduna Xabier Linaza izan da.

4DBH-ko ikasleok egindako otzara honetan, Durangoko komertzioetako produktuak zeuden, ikasle batzuk komertzioetara joan ginen otzararako gauzak eskatzera. Gurekin kolaboratu duten komertzioak hauek dira: Unzueta, Paragüería Durango, Urrike liburudenda, Saltsan, Copister, If, Liber, La Tostadora, Sándalo, Panadería Kurutziaga, Arteka liburudenda, Oliver, Urtxintxa, La botica de los perfumes, Eguen, Ikasle batzuk, Sillero, Atxarte.
Rifen zenbakiak La lotería del niño-ko zenbakiekin batera aukeratu dira. Lehenengo zenbakia lehenengo otzarari dagokio eta azken 4 zenbakiak dira balio dutenak. Lehenego zenbaki sariduna 6254 izan da. Otzara hau turroiak, whiskey, ardoa, bonboiak, etab. zituen. Bigarren zenbaki sariduna 9362 izan da eta Jon Ander Jiménez Escotak banatutako zenbakia izan da. Bigarren otzaran klaseko materiala, ardoak, ordenagailuko funda, motxilak, liburuak, etab. zeuden.

Urte honetan,lehenengo saria, Xabier Linazak irabazi du. Bera entrebistatu ostean berak azken zazpi rifak ezin izan zituela saldu esan zigun eta ondorioz, azken rifa hauek bere aitak erosi zizkiola. Urtarilaren 6an, La lotería del niño-ko zenbaki sarituak konprobatu zituenean lehenengo saria tokatu zitzaiola ohartu zen. Zelako sorte ona!!   


zenbaki saridunak





   
                                   

               1. saria                                                                            2. saria


jueves, 9 de enero de 2014

Rifetako saria!

Rifetan irten ziren bi zenbakiak 6254 eta 9362 izan ziren! Irabazitako pertsonek bi otzara handi irabazi zituzten!

Lehenengo saria 6254 zenbakiak irabazi du. Zorionak irabazleari!
Bigarren saria, eta ez horregatik garrantzia gutxiagokoa, 9362 irabazi du. Zorionak irabazleari!