viernes, 6 de junio de 2014

Uda heldu da!

Uda oso gertu dago eta gure klaseak amaitzeko oso egun gutxi falta dira. Dena gainditu dutenek libre daude eta besteek hurrengo astean amaituko dituzte azterketak. Hau guztia ospatzeko, 4.mailako ikasle guztiak hurrengo asteazkenean hondartzara joango dira eta oso egun ona pasatuko dute bertan! Heltzerakoan, hainbat argazki eskegiko ditugu eta zuek ikusi ahal izango dituzue!

lunes, 2 de junio de 2014

DURANGOKO EUSKAL ASTEA 2014

Ongi dakizuenez, pasa den barikutik Durangon Euskal Astea ospatzen ari da.
Euskal Astea aste oso berezia izaten da Durangarrentzat, bertan hainbat ekintza eta dantzaldi antolatzen direlako, baina batez ere, antzerki saio asko egoten dira. Ekintza garrantzitsu bat, umeentzako Herri Kirolak izaten dira eta Durangoko eskola guztiak parte hartzen dute.
Aurten espero dugu eguraldi ona izatea, pasa den urtean euri asko egin zuelako.
Durangora etorri Euskal Astea ospatzera!

viernes, 30 de mayo de 2014

INDARKERIARIK EZ !

Indarkeriaren biktimen familiei "banan-banakako arreta" ematen hasiko da Jaurlaritza.



Datorren astetik aurrera jarriko da biktimen familiekin harremanetan Hernandok zuzentzen duen departamendua, eta urte amaiera bitartean arituko da zeregin horretan. EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak biktimen inguruan egindako azterlanaren ondorioz sortu da Gertu programa. Lehen fase honetan, indarkeriaren biktimekin harremanetan jarriko da gobernua, baina aurrerago beste biktima guztietara ere zabalduko du programa.
HAUXE GELDITU BEHAR DA !!!!

jueves, 8 de mayo de 2014

ASTELEHENEKO ELIZA ORDUA

Datorren astelehenean, zehazki 12-an, Andra mariko elizara joango gara ikastolako hainbat kurtso.Bertan, eukaristia ospatuko dugu eta dantzariak ere gongo dira. Jende asko hurbilduko da bertara eta oso polita izango da.
GONBIDATUTA ZAUDETE, astelehenean goizeko 9etan!
Jesuitetako dantzariak egongo dira elizan eta eukaristiari txispa emango diote.

AMAITU DA ONENA!!!

Bukatu da gure ikasbidaia, Bartzelonan hiru egun pasatu ditugu iada eta berriro klaseko ohiturak berreskuratu ditugu.Informazio gehiago utziko dugu IKABIDAIA atalean, pasatu zaitezte ataletik eta gozatu bertan utzitako informazioarekin eskerrikasko!

viernes, 11 de abril de 2014

Laboratorioko ikerketa!

Pasa den astelehenean laboratorioko ikasleak txango bat egitera joan ziren astolako errekara. Gaur beste talde bat doa eta hainbat ikerketa egingo dituzte. Lan guztia amaitzerakoan hainbat argazki ikusteko aukera izango duzue!